4-0eko jipoia eman dio Bergarak Elgoibarri

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko eka. 12a, 20:34

Ohorezko Erregional Mailako 7. postua izan dute jokoan mahoneroek, eta 4-0eko garaipena lortu dute Agorrosinen, Elgoibarren aurka.

Garaipen borobilarekin bukatu du denboraldia Bergarak, etxean. 4-0eko markagailua jarri dute Agorrosinen Barkeroren mutilek, eta jokoan zegoen Ohorezko Erregional Mailako 7. postua erdietsi dute.

Norgehiagoka jokaldi garrantzitsu batek baldintzatu erabat. Bergarak baloia sareetara bidaltzeko aukera argia izan du, eta Elgoibarko jokalari batek eskuarekin aldendu du baloia bere taldea 10 jokalarirekin utziz. Hamaika metroetatik ez dute hutsik egin mahoneroek, eta txartel gorriaren ostean maldan behera jarri zaie neurketa.

 

UDA, bosgarren

Maila bereko 5. postuagatik lehian ibili da Aretxabaletako taldea Zarautzen, eta UDAk 0-2ko garaipena eskuratu du etxetik kanpora. Denboraldia, beraz, Ohorezko Erregional Mailako bosgarren moduan bukatu dute aretxabaletarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak