Prozesu parte-hartzailea abiatu da Bergaran, espazio publikoen ordenantza berritzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 11a, 14:30

Hainbat saiotan herritarrengandik jasotako informazioa "aztertu eta kontrastatu" ostean, behin betiko ordenantza urte amaierarako prest egotea aurreikusten du Bergarako Udalak.

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, parte-hartze prozesu baten bidez eraldatuko da espazio publikoen okupazioaren udal ordenantza. Hiritik at enpresak bideratuko du, eta dagoeneko hasi dira lehenengo urratsak ematen."Aste honetan landa lana egiten aritu dira teknikariak, eta datorren astean abiatuko da eragileekiko lana", zehaztu dute. Bestetik, tabernari eta merkatari bergararrek ere inkesta digitalak jasoko dituztela aurreratu du Udalak, eta ondoren, saio espezifikoak egingo direla hainbat kolektibotako herritarrekin, eta baita norbanakoekin ere.

Urte amaierarako behin betiko ordenantza "prest egotea" aurreikusten du Udalak, baina horren aurretik, "kontrasterako saio irekiak" egitea nahi ditu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak