Indarkeria matxista jasan duten emakumeen ahotsa, Seminarixoan

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 11a, 13:34

Argazkiko karparen barruan eskaintzen da ikuskizuna.

Ekainaren 18 eta 19an, Memoria eraikiz ikuskizuna eskainiko da Seminarixoko patioan, karpa baten barruan. Mugarik Gabe eta Hortzmuga Teatroak sustatutako lana da, eta guztira, zortzi emanaldi egingo dira, 20 laguneko edukierarekin.

Sustatzaileen esanetan, zentzumen esperientzia bat da ikuskizuna. Indarkeria matxista pairatu duten 28 emakumek egindako testigantzak ditu oinarri; hain zuzen ere, Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eragina biziraun duten emakume biktimen bizitzetan ikerketan jaso zirenak. "Euren denbora, testigantza eta historiaren parte bat elkarbanatu zuten, justizia eta bizitakoa edo oraindik bizitzen ari direna berriz ez errepikatzea bilatzeko", adierazi dute.

16 urtetik gorakoei zuzendutako emanaldiak dira, eta norberak hautatu dezake hizkuntza. Egubakoitzean, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan dira emanaldiak eta zapatuan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan.

Izena emateko Berdintasun Zerbitzura idatzi (berdintasuna@bergara.eus) edo deitu ( 943 77 91 00) behar da, ekainaren 18ko 13:00ak baino lehen. Nolanahi ere, egunean bertan Seminarixoan ere eman ahalko da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak