Musika Eskolako ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte datorren astean

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 10a, 21:39
Bergarako Musika Eskolako dantzariak. Argazkia: Bergarako Musika eskola

Ekainaren 15ean, trikiti, pandero eta perkusio ikasleen emanaldia izango da. Ekainaren 18an, aldiz, Dantzaz beteriko gaua emanaldia eskainiko dute 87 dantzarik.

Ikasturte amaierako bi emanaldi gehiago izango dira datorren astean Bergarako Musika Eskolaren eskutik. Ekainaren 15ean, martitzena, trikiti, pandero eta perkusio ikasleak izango dira 18:30ean Seminarixoko agertokira igoko direnak kontzertua eskaintzeko. Besteak beste, Xabi Solanoren Dantza zati bat, En Tol Sarmientoren Aukera berriak eta Huntzaren Iñundik Iñoare joko dituzte. Sarrera gonbidapen bidez izango da.

Ekainaren 18an, bestalde, Dantzaz beteriko gaua ikuskizuna eskainiko dute San Martin plazan 6 urtetik 60 urtera arteko 87 dantzarik. Hemeretzi koreografiaz osatuta egongo da 20:00etan hasiko den ikuskizuna eta modu seguruan gozatu ahal izateko jarlekuen arteko distantzia mantenduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak