Kukubaso elkarteak lehenengo auzolana deitu du ekainaren 20rako

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 8a, 16:27

San Martzialen eguna pasa eta auzolanean aritzeaz bat, natura "zaindu eta gozatzeko" dei egin du Kukubasok. Txori habiak jartzea, zaborra jasotzea edota basoa ezagutzea dira egingo diren ekintzetako batzuk.

Bergaran bertako basoa zaindu eta berreskuratzeko helburuz sortu berri den taldeak auzolana deitu du hilaren 20rako. 10:00etan Seminarixoko patioan edo 11:00etan San Martzialen elkartzea da asmoa, San Martzialen bertan hainbat ekintza egiteko: txori habiak jartzea, zaborra jasotzea, adar eta enborrak pilatzea, zuhaitz, landare eta ekosistemako beste elementu batzuen identifikazioa egitea, basoa ezagutu eta txango txiki bat egitea eta Iturri putzua garbitzea.

Parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, kukubasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita –izen abizenak eta, umeen kasuan, jaiotze urtea jarrita–, Agorrosingo ekintza gunera joanda edo inprimaki hau beteta. Ekainaren 15a, martitzena, da izena emateko azken eguna.

Bestetik, Kukubasoko kideek azaldu dute hamaiketakoa eta arropa aproposa eramatea komeni dela, eta, ahal baldin bada, baita eskularruak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak