Erakusketa, azoka eta Lorenzo Askasibarri omenaldia domekako Beart egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko ekainaren 4a

2019ko Beart eguneko erakusketa, Iralan.

2020an ez zen ospatu, baina aurten, pandemiak baldintzatuta bada ere, Beart egunak ez du kalerik egingo. Etzi, ekainak 5, 12:00etatik 14:00etara, erakusketa jarriko dute Iralan, eta marrazki eta akuarela batzuk "oso merke" saltzeko asmoz azoka txiki bat ere jarriko dute; artelan garestiena 40 eurokoa izango da.

Pandemiak baldintzatuko du ekitaldia: "Ezingo dugu bazkaririk egin; ea datorren urtean ohi moduan ospatu dezakegun...", espero du Beart-eko presidente Karlos Galarragak. Gainera, Beart sortu aurreko elkartearen erreferente handienetako bat izan zen Lorenzo Askasibar eskultorea omenduko dute udaletxean (13:00), Udalarekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak