"Primeran" pasatzeaz gain, Jardunen antzerki eskolako ikasleek "lan handia" egin dute kurtso osoan, eta, ikasturte amaierarekin batera, iritsi da ikasitakoa taularatzeko unea. Edozelan ere, argi utzi nahi izan dute helburua ez dela bukaerako lan hori, baizik eta antzerkigintzaz gozatu eta prozesu osoan ikastea.
8 eta 12 urte bitarteko 32 haur ari dira aurten antzerkigintzaz gozatzen. Hiru taldetan bana-tuta, bi obra eskainiko dituzte datorren eguenean, arratsaldeko sei eta erdietan, Seminarixoan. Umore on TB eta Ametsetan antzezlanak interpretatuko dituzte, hain zuzen ere.
Ikasleek sortutakoa
Jarduneko ordezkariek azaldu dutenez, ikasleek euren beharren eta nahien arabera sortu dituzte antzezlanak: hala nola pertsonaiak, gidoia, dekoratuak, eta abar. Emanaldietarako sarrera doakoa izango da, eta parte hartzaileen senideek gonbidapena jasoko dute. Seminarixoa.eus webgunean ere eskura daitezke.