Izan Bidea dinamikaren baitan, 10 kilometroko ibilbidea burutuko dute domekan Bergaran

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko eka. 1a, 12:44

Bergarako Izan Bidea ibilbide iraunkorra aurkeztu dute, eta dinamika eta ekimen berri horren xedea jendartearen parte-hartze aktiboa bilatzea da. Torrekuako autobus geltokitik abiatuta (10:00) 10 kilometrotako ibilaldia egingo dute herri inguruan ekainaren 6an.

Hiru ideia nagusiren baitan antolatu da ekimen hau: preso eta iheslarien etxeratze prozesua martxan jartzea, elkarbizitzan bizi den jendarte baten eraikuntzan aurrera egitea eta bakearen aldeko urratsak ematea.

Bergaran, dinamika honekin bat eginez ekimen ugari antolatu dira eta aurrerantzean ere horrela egingo dutela adierazi dute Izan Bidea dinamikaren antolatzaileek. Ekainaren 6rako, hamar kilometroko ibilbide lauaz osatutako paseoa antolatu dute 10:00etan abiatuta, eta antolatzaileek diotenez, "erreza" eta "edonork egiteko moduko" ibilbidea izango da.

Torrekuako autobus geltokian hasi, Ibargari kalean, bidegorrian sartu eta Boni Laskurainetik eta Ernai kaletik pasatuta Mekolaldeko trenbide zaharraren bidetik, gaur bidegorria dena. Mekolalden Narbaiza zeneko eremuan buelta egin eta goiko trenbidetik Buruñao auzora ematen duen aldapatik aurrera eginez goiko estazioko indar etxea igaro eta Bolura eginez Haizemendiko paraje arte, Artzamendiko jaitsieratik Espoloitik zehar berriro autobus geltokira iristeko.

Izan Bidea dinamika

3.127.326 kilometro egiteko erronka ezarri duen dinamika da hau, hain zuzen, Euskal Herriak duen biztanle kopurua beste: "Gure herriko herritar bakoitza ibiltari izatea proposatzen dugu, izan modu indibidualean edota kolektiboan, guztion artean bidea osatzea helburu izanik". Elkarbizitzan eta bakean oinarritutako aro batera igarotzeko herritarren ardura eta parte-hartzea ezinbestekoak direla adierazi du dinamikak, "guztion bultzada beharrezkoa baita gauzak mugi daitezen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak