Euskadiko liga irabazi dute Burdinolako jokalariek

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 31a, 12:45

Burdinolako gazteak partidu baten ostean.

Hiru partidu jokatu zituzten Burdinolakoek Bilbon, ostiralean bat eta bi larunbatean eta hirurak irabazi.

Ostiraleko partidua Metropolitano B taldearen aurka izan zen, eta hasiera oso parekatua egon zen arren, Burdinolaren lehenengo gola 11. minutuan iritsi zen. Lehenengo zatian beste hiru gol sartu zituzten, eta bigarren zatian Metropolitanok bi gol sartzea lortu zuen arren, Burdinolako jokalariek gogor eutsi eta 8-3ko garaipena lortu zuten.

Larunbatean bi partidu jokatu zuten Street Hockey Gasteiz taldearen aurka, eta liga irabazteko soilik partidu bat irabaztea nahikoa bazen ere, Burdinolakoek biak irabazi zituzten. Lehen partiduko lehen zatian bi gol sartu zituzten, eta bigarren zatian beste bi sartzea lortu zuten. Azken emaitza 4-2koa izan zen, Burdinolaren alde. Larunbateko partiduan "jo eta ke" aritu ziren eta 6-3ko garaipena lortu zuten.

Hala, Burdinolako gazteak Euskadiko liga irabazi dute eta jokalariak "oso pozik" agertu dira egindako lanarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak