"Mina, sufrimendua eta pertsonak erdigunean ipintzeko" liburua aurkeztu du Irati Goikoetxeak

Mireia Bikuña 2021ko mai. 30a, 13:00

Angiolillo liburutegiak gonbidatuta, eta Sufrimendua eta Mina zikloaren baitan egin du aurkezpena Beasaingo idazleak, Herriak ez du barkatuko liburua besapean. Anaia Ekainen, eta gitarra doinuen laguntzarekin, liburuaren hainbat pasarte irakurri ditu, Bergarako kartzela zaharrean.

Bere jaioterrian banatzen den Igarza saria irabazteak eman zion aukera liburu bat idazteko eta kaleratzeko, eta segituan aukeratu zuen gaia eta pertsonaia: 19 urte zituenean ETAk aita hil zion Oihana. "Oso barneratua izan dut urteetan minarekin eta sufrimenduarekin konexio hori, eta barneratutako guztiak kaleratzeko ariketa ederra bezain aberasgarria izan da liburua idaztea", esan du egileak.

Duela bi hilabete kaleratu zen liburua, eta dagoeneko hasi da irakurleen aldetik iritziak jasotzen. "Ederra iruditzen zait edozein liburuk eragin dezakeen sentimendu, bizipen, zirrara... horiek, irakurleak egilearekin partekatzea. Eta hori gertatu zait. Asko dira nigana hurbiltzeko gogoa izan dutenak,  liburuak sorrarazi dien hori kontatzeko. Gakoa da, irakurlea bera, liburuko pertsonaia sentiaraztea. Eta, antza, lortu dut". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak