Rezustak Artolaren kontra du finalerdia, zapatuan, Labriten

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 28a, 15:49

Artola eta Rezusta, eguazteneko pilota aukeraketan. Argazkia: Aspe.

Bi kanporaketa gaindituta, Bergarako pilotaria da Eskuz Banako txapelketako ezusteetako bat. 

Eskuz banako txapelketako finalerako geltoki bat baino ez zaio geratzen Beñat Rezustari. Txapelketa hasieran inor gutxik aurreikusiko zukeen Rezustak halako bidea egin zezakeenik, besteak beste, Eskuz Binakakoan ez zuelako Olaizolarekin batera bere bertsiorik onena erakutsi, eta, bestela ere, Eskuz Banakakoa, historikoki, aurrelarien txapelketa izan delako; Patxi Ruiz izan zen torneoa irabazi zuen azken atzelaria, duela ia 20 urte.

Edozelan ere, bergararra bertsiorik onena erakusten dabil; lehenengo kanporaketan, Oinatz Bengoetxeari irabazi zion (22- 14), eta joan den astean, errezeta berbera erabilita Elezkano kanporatu zuen (8-22); hala, Rezusta txapelketako ezuste positiboetako bat bilakatu da dagoeneko.

Artola ere, maila oso onean

Bihar, zapatua (17:15, Labrit), Rezustak maila oso onean diharduen Artola izango du aurrean. Alegiako pilotariak Urruti kanporatu zuen lehen partiduan (22-7), eta Agirre ere etxera bidali zuen bigarrenean (22-18). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak