Esandako moduan, hurrengo astean arlokako lau bilera egingo dituzte:
- Ekainaren 1ean, 18:00etan, UNEDen: mugikortasuna, lurraldea, biodibertsitatea eta paisaiari dagozkion talde eta norbanakoen bilera ekintzak eta lehentasunak jasotzen hasteko.
- Ekainaren 2an, 18:00etan, UNEDen: ekonomiari dagokion talde eta norbanakoen bilera ekintzak eta lehentasunak jasotzen hasteko.
- Ekainaren 3an, 18:00etan, UNEDen: kultura, kirola, euskara, hezkuntza eta gizarte arloari dagozkien talde eta norbanakoen bilera ekintzak eta lehentasunak jasotzen hasteko.
- Ekainaren 7an, 18:00etan, osoko bilkuren aretoan: ingurumen arloari dagozkion talde eta norbanakoen bilera ekintzak eta lehentasunak jasotzen hasteko.
Saio horietan jasotakoarekin eta Udalean egiten ari den barne lanketarekin, plan estrategikoaren helburuak, lehentasunak eta ekintzak markatuko dira. Ildo horretan ari da lanean talde eragilea eta datorren astean mahai politikoak ere ibilbidea hasiko du.

Herritarrak arloko arduradun zinegotzi Ekaitz Aranberri oso eskertuta agertu da orain arteko prozesuarekin: "Oso eskertuta dago izaten ari den parte hartzearekin eta herritarrak zein eragileak erakusten ari diren lanerako eta ekarpenak egiteko prestutasunarekin. Bergara herri bizia eta parte hartzailea dela oso argi gelditzen ari da".
Azokako hausnarketa prozesuko emaitzak, "laster"
Plan estrategikoaren prozesuari paralelo, Oxirondoko azokari buruzko hausnarketa prozesua ere abiatu zen: "Une honetan, hausnarketa prozesua bere bukaerara iristen ari da. Talde bat osatu zen, eta hiru bilera saio egin dira Azokan bertan. Dagoeneko helburuak eta ekintza plana diseinatu dira, eta laster, jasotakoaren emaitzak aurkeztuko zaizkie herritarrei"