Ainara Ortegak 'Onin' diskoa aurkeztuko du, Seminarixoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mai. 28a, 12:36

Ortega, 'Onin' diskoaren bideokliperako irudi baten.

Gaur izango da musikari eta aktore hernaniarraren disko berriaren aurkezpen kontzertua, 19:00etan hasita. Sarrera batzuk salgai badira oraindik, www.seminarixoa.eus-en, zortzi eurotan. 

Hogei urteko ibilbidea duen musikari eskarmentuduna da Ortega, eta bere taldearekin bi disko kaleratu ditu. 2015ean, Scat argitaratu zuen, taldeko buru, moldatzaile eta konpositore nagusi zela. Oraingoan, bere bigarren diskoa argitaratu du, beste formatu eta estilo erabat ezberdinean; Onin du izenburu, eta Lesakako errekari, bizitzari eta heriotzari eskainia da.

Abesti "dantzagarriak", oro har

Onin diskoaz galdetuta, hau zioen Ortegak maiatzaren 14an Puntua aldizkariari emandako elkarrizketan: "Diskoari izena ematen dion kantua Bolero begin da, baina ez nituzke guztiak zaku berean sartuko. Orokorrean, dantzagarriak dira, eta badu Espainian egiten zen kupletik eta Frantziako beste estilo batetik. Satira eta ironia duten kantuak dira, zerbait teatrala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak