Udaberri txapelketako partidak domeka goizean pilotalekuan

Jone Olabarria 2021eko maiatzaren 29a

Astean zehar bi hitzordu hartuta, asteburuan udaberri txapel-ketako partiduak jokatu dituzte pilotari gazteek Udal pilotalekuan, eta tartean izango dira hainbat bergarar pilotari ere.

Eguaztenean Gipuzkoako nesken lauterdiko txapelketako partida jokatu zuen Maddi Barrocalek, jubenil mailan, eta 22-2 irabaztea lortu zuen Zubizarretaren aurka. Egunean beste bi hitzordu hartu zituen frontoiak; Udaberri txapelketaren barruan, nagusien bigarren mailan, Aitor Bergara eta Beñat Iñarra aritu ziren, Alde Zaharra taldeko pilotarien aurka. Eguneko bigarren partidan berriz ere jokatu zuen Maddi Barrocalek, lauterdiko Gipuzkoako txapelketaren barruan, Arraizaren aurka.

Domekako hitzorduari dagokionean, eta kadete mailako Udaberri txapelketaren barruan, Urko Lozanok eta Peru Alberdik jokatuko dute partida, Gaztelekuren aurka, 10:30ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak