Ekintzailetza jardunaldiak antolatu dituzte Miguel Altuna Institutuak eta Bergarako Udalak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 26a, 16:34

Ekainaren 7, 8 eta 9an, Miguel Altuna Lankide Heziketa Institutuan ekintzailetza jardunaldiak egingo dira. Helburuak enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortzea eta negozio ideia berritzaileak partekatzea dira, besteak beste.

EKINola Etorkizuna zure eskuetan izeneko ekintzailetza jardunaldiak antolatu dituzte Miguel Altuna Lanbide Heziketa Institutuak eta Bergarako Udalak elkarlanean. Azaldu dutenez, autoenpleguaren inguruko sentiberatze lanketa eginez, enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortzea, elkar-ezagutza sustatzea eta negozio ideia berritzaileak partekatu eta lantzea dira helburuak.

Egitarauari dagokionez, ekainaren 7an, enpresetako ordezkariak joango dira jardunaldietara, enpresen eta gazteen ideiak eta erronkak bateratzeko eta ondorengo egunetarako landu beharrekoak adosteko. Hurrengo egunean, Miguel Altuna Institututik sortutako enpresa ekintzaile baten adibidea ikusiko dute parte-hartzaileek, eta ostean, ideien lanketa egingo dute taldeka. Bukatzeko, ekainaren 9an, Mankomunitateko Garapen Agentziako Teknikariak dirulaguntza eta baliabideen mapa azalduko ditu. Bestetik, antolatzaileek azaldu dute ideia irabazleari 1.000 euroko saria emango zaiola.

Izen-ematea ekainaren 3a baino lehen egin behar da urratsbat@maltuna.eus helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak