Bergarako kulturari egindako keinua, saio berezian jaso du Goiena telebistak

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 25a, 12:30

Iker Hiriart Seminarixoko oholtzan kantuan.

Pentekoste ez-jaiak aitzakia hartuta Herritik herrirako kultura mokadua saioa jaso du Bergaran, Goiena telebistak eta gaur emango du 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan. Maider Arregi kazetariak aurkeztuta Bergarako hainbat sortzaile izango dira protagonista.

Kulturari eskainitako saioa Seminarixoan grabatu da eta bina esku-hartze egingo dituzte Camden Town dantza akademiako kideek, Iker Hiriartek, Oihan Vegak, eta On the Go zein The Moodring taldeek.

The Moodring taldea, Maider Arregi aurkezlearekin batera.

On The Go taldea kantuan.

Camden Town taldeko dantzariak.

Horrekin batera, Zirikatzen tarte berezia prestatuko du Aitor Agirianok, eta Jone Olabarriak gonbidatuta errezeta goxoa prestatuko du Tartufo jatetxeko Jon Ander Eizagirrek, aurretik Cruz Hermanos frutadendan egindako erosketekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak