Ndank Ndank-en bilduma berria Bergarako azokan, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mai. 24a, 16:09

Katalogo berrira begirako saioko argazkietako bat. (Argazkia: The Badass Project)

Bigarren urtez jarraian jarri du "elkartasun moda proiektua" Bergarako Ndank Ndank elkarteak. Webgunean salgai dituzte honezkero eta diote "oso harrera ona" izan dutela. Maiatzaren 28an eta ekainaren 4an Oxirondoko azoketan egongo dira eskuragarri, 17:30etik 19:30era.

Proiektuak helburu bikoitza dauka: "Proiektu honen bitartez elkarteak, batetik, kulturartekotasunaren aberastasuna transmititu nahi du elementu desberdinen fusioaren bidez. Gainera, ehun koloretsuen bidez, gure gizarteari komunitate afrikarraren poza ekarri nahi diogu, zertxobait ezezaguna eta hedabideek gutxi azaleratzen dutena".

Jantzietatik lortutako etekinak Senegalgo Dionewar herrian abian dauden proiektuetara bideratuko dira.

Oso pozik daude Ndank Ndank elkartekoak ekimenak izan duen harrerarekin eta eskerrak ere eman dituzte: "Eskualdeko kooperatibei eta Bergarako Udalari eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau eta beste batzuk aurrera eramateko emandako laguntza ekonomikoagatik. Bergarako eta Debagoieneko herritarrei ere eskerrak eman nahi dizkiegu gure ekimenei egiten dieten harrera onagatik".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak