Auto bat errepidetik irten da GI-627 errepidean, Osintxu parean (41. kilometroan) eta irauli egin da. Istripua 20:05 inguruan gertatu da, Maltzagarako norabidean. Ertzaintzaren arabera, hiru lagun zihoazen autoan, eta horietatik bi, gizonezkoak, zauritu egin dira. Bat Donostiako ospitalera eroan dute, eta bestea Gasteizera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.