Bertso saioa Seminarixoan, Sua taldearen kontzertua, bisita gidatua… Kultura hitzorduez gain, gaur, jaioberriei ongietorria egin diete udaletxean. Kalean ere giroa izan da, ezohiko egoeran, eta zenbaitek asteburua kanpora ateratzeko aprobetxatu duen arren, herrian geratu direnek, modu onean atera diote etekina asteburuari.