"Gaua oso lasaia izan da eta ez da aparteko arazorik izan. Mugimendua izan da baina ez da istilurik izan", argitu du Bergarako udaltzaingoak. Ertzaintzak, aldiz, jakinarazi du partikular baten deia jaso zutela. "Abisua jaso eta Goiko Estaziora joan zen Ertzaintzaren patruila bat. Iristean bertan zeudenak sakabanatu egin ziren. Ez genuen isunik jarri eta ez zen istilurik izan".
