Rezusta finalerdietarako sailkatu da, Elezkano (22-8) menderatuta

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 22a, 16:37

Rezusta pilotari ematekotan, final-zortzirenetako partidan. Irudia: Eitb

Rezustak Elezkanori irabazi dio 22-8 final-laurdenetan. Bergarako atzelaria jaun eta jabe izan zen, atzo, Idiazabalen jokatutako partidan. "Elezkanok gehiago jokatzen badakiela uste dut, baina, nik egindakoaz ere oso pozik nago", adierazi zuen pilotari bergararrak partidua amaitzean. Finalerdietan, hurrengo asteburuan, Urrutikoetxea edo Artola izango du aurkari Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Beñat Rezustak buruz buruko finalerdiak jokatuko ditu bigarrenez, azkenekoz hori egin eta lau urte geroago. Bergarako atzelariak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Danel Elezkanori, Idiazabalen, final-laurdenetako lehen partidan: 22-8. Rezustak Mikel Urrutikoetxea edo Iñaki Artola izango du aurkari finalerdietan. Baikoko bi pilotariak bihar ariko dira, Bilbon.

Eskuinarekin ere sendo

Erakustaldia eman zuen atzo Rezustak, eta ez zion aukerarik eman Elezkano II.ari. Pilotakada indartsuak emanez, uneoro hartu zuen mendean Rezustak Elezkano, eta pilotakada luzeak, aurrean egindako jokaldiekin tartekatu zituen, aurkariari zalantzak sortze aldera. Nabarmentzekoa izan zen, gainera, pilotari bergararra ezkertiarra bada ere, eskuinarekin ere, sendo aritu zela.

Gaur, beste finalerdia geratuko da zehaztuta. Final-laurdenetako bi lehia jokatuko dituzte Donostian (17:30, ETB1): Jose Javier Zabaleta, Dario Gomezen aurka; eta, Joseba Ezkurdia, Jokin Altunaren kontra. Irabazleak elkarren aurka ariko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak