Zerbait hartzeko eta lagunartean egoteko aprobetxatu dute zapatu eguerdia bergararrek

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 22a

Bergarako ez-jaiak badira ere, herritarrek zapatu eguerdian kalera atera, eta lagunartean zerbait hartzeko aprobetxatu dute. Hitzorduei dagokienez, bertso-saioa ere izan da Seminarixoen, eta, zenbait bergararrek saioa ikusteko aprobetxatu dute. Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, terrazetan batu da jendea, eta askok bazkariak egingo dituztela adierazi dute.

Usondo parkean egitekoa zen arren, Seminarixoan izan da, 12:00etan, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena eta Sustrai Colina bertsolariek eskainitako saioa. Segurtasun neurriak ondo baino hobeto errespetatuta, saio ederraz gozatu dute bertaratutakoek.

Kultura ekitaldiez gozatzera

Bergarar asko terrazetan batu dira, lagunartean zerbait hartzeko, eta ekintza askorik ez dagoen arren, zenbaitek, atzo, egubakoitza izan zen Antton Telleriaren bakarrizketa ikusi zutela adierazi dute. Beste zenbaitek, aldiz, kuadrilan bazkaldu, eta 19:00etan, Seminarixoan izango den Sua taldearen kontzerturako gogoz daudela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak