Bigarren "diru-laguntza zuzena" Bergarako ostalaritzarendako, 35.300 eurokoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mai. 21a, 11:46

Terraza bat Iralan, artxiboko argazki baten.

Bergarako 44 ostalaritza eta ostatu establezimenduk 35.300 euro jasoko dituzte diru-laguntzetan COVID-19ak eragindako egoeran enpleguari eta jarduerari eusteko. Udalak ostalaritzari ematen dion bigarren diru-laguntza zuzena da hau. Bestetik, Udal Gobernuak erabaki du 2021eko abendura arte terrazak jartzeagatik ordaintzen den zerga ez kobratzea.

Udal Gobernuak aditzera eman duenez 48 eskaera jaso dira guztira diru-laguntza berezi horretarako deialdian. Horietatik lauk eskatutako baldintzak betetzen ez zituztelako geratu dira deialditik kanpo. Hortaz, 42 ostalaritza-establezimenduk eta bi ostatuk jasoko dute diru-laguntza. Gainera, laguntza programa honetara bideratutako diru kopuru osoa estaltzen duen eskaera jaso ez denez –70.000 euro aurreikusi zituen Udalak programa honetarako–, soberakina, sektore berari bideratuko dio beste diru-laguntza baten bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak