Astelehena izango da Simon Arrieta plastika sariketara lanak bidaltzeko azken eguna

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 19a, 16:13

Margolana etxean egin eta horren argazkia bidali beharko da hilaren 24ren aurretik. Hiru sari banatuko dira –bat adin tarte bakoitzeko–, eta martitzenean emango da irabazleen berri. Aurkeztutako lanak nolabaiteko lotura izan beharko du jaiekin.

Beart Arte Elkarteak Bergarako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 41. edizioa da aurtengoa. Antolatzaileen arabera, marrazkiak edo pinturak aurkeztu ahalko dira –edozein material artistiko erabilita– eta jaiekin lotutako zerbait izan beharko da lanaren ardatza.

Behin margolana bukatuta, argazkia atera eta beartelkartea@gmail.com helbidera bidaliko da egilearen izena, adina eta telefono zenbakiarekin batera. Epaimahaikideak Beartek aukeratuko ditu eta horiek lanen teknika, sormena eta originaltasuna kontuan hartuta izendatuko dituzte irabazleak.

Hiru taldetan banatuko dira parte-hartzaileak: lehenengo taldekoak 7 urtera artekoak izango dira, bigarren taldekoak 8 eta 10 urte bitartekoak eta hirugarren taldekoak 11 eta 14 urte artekoak. Eta sariei dagokienez, lehenengo taldeko irabazleak 20 euroko balioa duen arte materiala eskuratuko du, bigarren taldekoak 30 eurokoa eta hirugarren taldekoak 50ekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak