Urrea eskuratu dute Ayerbe anai-arreba biek, San Prudentzioko estropadetan

Maialen Santos 2021eko maiatzaren 18a

Ullibarri Gamboa urtegian egin dituzte, asteburuan, San Prudentzioko estropadak, eta Gasteizko klub nautikoko kide Telmo eta Lia Ayerbe anai-arrebek urrezko dominak eskuratu dituzte, nork bere kategorian. Hain zuzen, sailkapen orokorrean lehenengo sailkatu zen Telmo, eta laugarrena izan zen Lia. Edozelan ere, emakumeen kategorian proba amaitzen azkarrena izan zen bergararra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak