Bueltan dator Bergara Loratzen lehiaketa, naturari keinu bat egiteko gonbidapenarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mai. 17a, 16:00

Ibargarai kaleko balkoi bat apainduta.

Bi helburu ditu Bergara Loratzen lehiaketak: balkoiak eta leihoak zaintzen eta apaintzen jarraitzea edo horren ohitura berreskuratzea eta apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak ere balioan jartzea; naturari keinu bat egitea, hain zuzen. Izena emateko, eranskina bete eta Udal Liburutegian aurkeztu beharko da ekainaren 4rako.

Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek hartu dezakete parte, baserri atari eta balkoiek ezin izango dute parte hartu. 
Ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna, apainketaren kalitatea, loreen iraunkortasuna eta diseinu floristikoa. Horrez gain, egitura moduan berrerabilitako materiala erabiltzea ere baloratuko da.
Sari banaketa ekitaldia Oxirondon, Eguazteneko Azokan egingo da, ekainaren 16an (19:00).

Sariak Bergarako dendetan erabiltzeko bonotan banatuko dira ondoren zehazten den bezala:
 1. saria: 400 euro.
 2. saria: 200 euro.
 3. saria: 100 euro. Sari hau lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketatuko da –irabazleak izan ezik–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak