Ariznoa taldeko arduradunen arabera, atzoko goizeko emanaldia "borobila" izan zen. Banakakoan, Itziar Alberdi uztaiarekin eta mazarekin aritu ondoren laugarren sailkatu da. Gazte mailan, Miren Legorburu, Naia Aranguren, Lierni Azkarate eta Itziar Alberdik osatutako taldeak Gipuzkoako garaile izatea lortu zuten. Arratsaldez, berriz, senior kategorian June Legorburu aritu zen pilotarekin eta xingolarekin. Pilotan hirugarren izan zen, eta xingolarekin laugarren. Sailkapen orokorrean laugarren sailkatu zen.