Asteburuko bi partiduak irabazi dituzte burdinolako jokalariek

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 17a, 13:17

Burdinolako infantilak domekako partiduan, Bilbon.

Alde batetik, gazteek Euskadi kopako finala jokatzeko txartela lortu zuten Street Hockey Gasteizen kontra, zapatuan. Infantilek, domekan Bilbon jokatutako partidua irabazi zuten ere, Metropolitanoko jokalarien kontra.

Zapatuko partiduko lehen zatian, Burdinolako gazteek aurretik ipintzea lortu zuten arren, Gasteizeko SHGk bi gol sartu zituen bi minututan. Lehen zatia amaitzear zegoela berdinketa lortu zuten Burdinolakoek, eta bigarren zatian Burdinolako jokalariak jaun eta jabe izan ziren, 5-2ko garaipena lortuz.

Infantilen kasuan, garaipena ere Burdinolarentzat. Lehen zatian Burdinolak lortu zuen aurretik ipintzea, eta 3-0 amaitu zen Burdinolaren alde. Bigarren zatia antzerakoa izan zen, eta Metropolitanoko jokalariek gol bat sartzea lortu zuten arren, Burdinolak sartutako beste hiru golekin, 6-1eko garaipena lortu zuten. Azken emaitza honekin Burdinolak hirugarren postua lortu du Espainia mailako infantil oro ligan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak