1-2 galdu, baina maila politean Bergara, Herriartekoan

Julen Iriondo 2021ko mai. 15a, 10:30

Astigarragak ondo bideratu du kanporaketa, nahiz eta etxekoek maila ona erakutsi hiru partiduetan: 22-9 irabazi zuen Bergarak kadeteetan; 5-22 galdu, gazte mailan; eta 11-22, nagusietan.

Bergarako klubeko arduradun Julen Aranburuk zioen kadete mailako partiduan oso serio jardun zutela; ondo irabazi zuten –bi bikoteetan infantil mailako pilotari bat zegoen, eta etxekoa oso ondo moldatu zen–. Aurrean oinarritu zuten jokoa bergararrek, euren atzelaria indartsua baitzen.

Gazte mailan oso bikote indartsua zuten Astigarragakoek. "Eusten, nahikoa lan", zioen Aranburuk; baina etxeko bikoteak emandako mailarekin pozik geratu zen, bietako bat kadetea izanda, gainera.

Azkenik, nagusietan, markagailuak adierazten duena baino luze eta borrokatuagoa izan zen neurketa. 8-6 aurretik ere joan ziren etxekoak, baina 11. kartoian geratu ziren azkenean. Bergarakoak saiatu ziren partidua aurrean nahasten, Astigarragakoen atzelariaren mailagatik, baina hark bere legea ezarri zuen azkenerako.

"Gure hiru bikoteek oso maila ona eman dute", pozik zen, hala ere, Julen Aranburu.

Itzulerako partiduak, hurrengo egubakoitzean, Astigarragan; etxean 1-2 galdu eta izandako tanteoekin, zaila izango da aurrera egitea, baina atzo emandako maila errepikatzen saiatuko dira bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak