Dokumental emanaldia eta solasaldia Bergaran, LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira

Mireia Bikuña 2021ko mai. 13a, 19:30

Hainbat ekintza egingo dituzte LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

HiKiru taldeak ekoiztutako Trans-formatzen dokumentala emango dute hilaren 27an, Seminarixoan, 19:00etan. Ostean egingo den solasaldian Naizen elkarteko kideek parte hartuko dute. Emanaldira joateko ez da aurrez sarrerarik hartu behar.

Maiatzaren 17a da LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna, eta Bergarako Udalak egun horren bueltan egingo ditu bi ekitaldiak. Biak egun berean. "Egun horretan ez ezik, urteko gainontzekoetan ere aldarrikatzen ditugu denon eskubideak, eta sexu-orientazio nahiz sexu edo genero-identitatearen diskriminazioaren aurka borrokatzen dugu. Halaber, aniztasunaren eta ikusgarritasunaren alde egiten dugu", adierazi dute prentsa-ohar bidez.

Gune Anitza zigilua

Era berean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) sustatutako Gune Anitza zigilua banatuko dute hurrengo asteetan herriko ikastetxeetan, dendetan eta ostalaritza guneetan. "Konpromiso argia hartuko dute zigilua jaso eta jarriko dutenek: euren guneetan aniztasunaren alde egin eta gorputz, identitate eta adierazpen oro errespetatzeko konpromisoa", dio Udalaren oharrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak