Bergara oinez ekimenak ordubete, eta ordu eta erdi arteko oinezko txangoak egiteko aukera ematen du, "adin eta ezaugarri guztietako pertsonei egokitua, era lasai batean".
Bergara oinez ekimenaren bigarren irteera egin dute gaur, eta 21 lagun animatu dira ibilaldira. Aranzadi ikastolakoak izan dituzte arduradun, eta 4,7 kilometroko ibilbidea osatu dute: Agorrosin, Murinondo auzoa, Ernai eta Agorrosin. Hurrengo irteera maiatzaren 27an, eguena, izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.