Buruz burukoan izango da Beñat Rezusta

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 12a, 15:57

Beñat Rezusta, Bergaran.

Gaur aurkeztu dute Buruz Buruko txapelketa eta Aspe enpresak aurkeztu duen seiko zerrendan dago Beñat Rezusta. Maiatzaren 16an egingo du debuta, final-zortzirenetan, eta bergararrak Bengoetxea VI.a izango du aurrean.  

Denboraldiko hirugarren txapelketa hastear dago, Buruz Burukoa. Enpresa bakoitzak, Aspek eta Baikok, sei laguneko zerrenda aurkeztu dute eta Eibarko enpresaren zerrendan dago Beñat Rezusta. Buruz Burukoa egubakoitzean hasiko dute, hilak14, Azkoitian jokatuko duten Ezkurdiaren eta Peña II.aren arteko zeingehiagokarekin. Rezustak, berriz, domekan jokatuko du Bilbon, eta Bengoetxea VI.a izango du aurrean. Hilabete iraungo du txapelketak, ekainaren ekainaren 13an jokatuko dituzte-eta finalak, Bilbon.

Aspeko pilotariak:

  • Altuna III.a 
  • Dario
  • Elezkano II.a
  • Ezkurdia
  • Rezusta
  • Zabaleta

Baikoko pilotariak:

  • Urrutikoetxea
  • Bengoetxea VI.a 
  • Artola
  • Agirre
  • Peña II.a
  • Arteaga II.a

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak