Gaitza bistaratzeko lanean, Fibromialgiaren Nazioarteko Egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mai. 12a, 08:45

Bergarako udaletxearen atarian jarri duten kartel edo plotterra.

Fibromialgiaren Nazioarteko Eguna da gaur, maiatzak 12. Bergaran, gaitza bistaratzeko lanean dihardutenen ekimenez, kartela ipini dute udaletxean, argazkian ikus daiteken moduan. Modu honetan, gaitzari ikusgarritasuna eman eta gaitz hori sufritzen dutenekiko elkartasuna adierazteko. 

Manuel de Dios bergararrak dauka fibromialgia eta haren ekimenez jarri dute Bergarako udaletxean kartela. Adierazi duenez, Bergarako Udalak konpromisoa hartu du astebetez udaletxeko balkoian eskegita edukitzeko kartela. Berau egitearen kostua, gainera, Udalak berak hartu du bere gain, kartela egin duen K3 enpresarekin batera.

Hori dela-eta, Bergarako Udalari eta K3 enpresari eskerrak eman nahi izan dizkiete Manuel de Diosek eta Itxaso Torres emazteak, laguntzagatik. Eskerrak, era berean, Bizi Bide elkarteari, Gipuzkoan gaitza dutenekin egiten duen lanagatik.

Gehienbat emakumeei eragiten dien gaitza da fibromialgia, baina Itsaso Torresek Hemen Debagoiena saioan adierazi zuenez, gizonezkoei ere eragiten die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak