Goyeneche Fundazioak Bergaran duen egoitza ezagutzeko ateak zabaldu ditu

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 10a, 18:02
Bergarako zenbait udal ordezkari Goienetxe fundazioko egoitzan, bisitan.

Adimen-desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzua ematen dien Goyeneche Fundazioaren egoitzara bisita egin dute Bergarako udal ordezkariek. 2019ko abenduan zabaldu zuten Bergarako Garagunea, baina pandemiagatik ezin izan zuten inauguraziorik egin. Orain, elkarte eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte haien lana ezagutzera. 

2019ko abenduaz geroztik dago Bergaran Goyeneche Fundazioak kudeatzen duen Garagunea martxan, Mintegi kalean. Osasun pandemiaren ondorioz ezin izan zuten behar bezalako inauguraziorik egin eta haien lana bergararrei erakutsi. Horregatik, une honetan, egoitza ezagutzera emateko erakunde eta elkarte desberdinak gonbidatzen ari dira, zer diren eta zer lan egiten duten azaltzeko. Hala, Bergarako Udalaren izenean Gorka Artola alkatea, Ainhoa Lete alkateordea eta ongizateko zinegotzia eta Xabier Legorburu Gizarte Zerbitzuetako arduraduna joan dira eguneko zentroa bertatik bertara ezagutzera.

Bizi-kalitatea hobetzen lagunduz

Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere egitekoa adimen-desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzua eskaintzea da. Udal ordezkariei azaldu dietenez, "gure misioa adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da. Beren helburu eta xede pertsonalak lortzen lagundu nahi diegu, eta, era berean, aktiboki parte hartu ahal izango duten ingurunea sustatzeko lan egiten dugu, gainerako herritarren eskubide berberekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak