Añorgaren aurka galduta (3-2), Agorrosinen erabakiko da kanporaketa

Jone Olabarria 2021ko mai. 9a, 11:22
Zapatu arratsaldean Rezolan jokatutako partidako irudia, Añorgaren aurka. Argazkia: BKE.

'Play-off'-erako sailkatu ostean atzo jokatu zuen Bergarak joaneko partidua, Añorgaren aurka. Atsedenaldian bergararrek aurretik joatea lortu bazuten ere, ezin izan zuten taldean mendean hartu (3-2). Rezolan galduta, datorren astean Agorrosinen jokatuko dute itzuliko partidua.

Hirugarren Mailarako igoera fasean sartu ostean, atzo jokatu zuen joaneko partida gizonezkoen lehen taldeak, Añorgaren zelaian. Egindako partidarekin bergararrak "oso harro" agertu diren arren, ezin izan zuten aurkaria mendean hartu, eta "penaz" agertu dira,  "gehiago" merezi izanaren sentsazioarekin.

Atsedenaldian, bergararrak aurretik

"Lehia estuarekin" hasi zuten partidua eta lehen golarekin etxeko taldeak aurreratzea lortu zuen markagailuan, partidaren 34. minutuan egindako jaurtiketa gurutzatu bati esker. Bergararrek ordea azkar lortu zuten partidua berdintzea eta 43. minutuan iritsi zen mahoneroen lehen gola, falta baten ostean aldaratzea baliatuz. Lehen gol horren ostean, eta neurketaren lehen zatia amaitzear zela zelai erditik sartu zuen kanpoko taldeak bigarrena.

Atsedenaldiaren ostean baina, eta Añorgak 60. minutuan egindako gola tarteko, partiduaren lidergoa galdu zuen talde bergararrak. Ia partidu amaierara arte berdinduta joan ziren arren, 94. minutuan egindako golak garaipena eman zien donostiarrei.

Taldeak, egoera berdintsuan ligan

Bergarak eta Añorgak ligan zehar egin duten ibilbidea nahiko antzerakoa izan da; BKEk zazpi jardunalditan lau garaipen, bi berdinketa eta porrot bat lortu ditu, eta Añorgak aldiz, bederatzi partidatan, bost garaipen, bi berdinketa eta beste horrenbeste porrot. Atzoko partidaren ostean, itzulikoan erabakiko da kanporaketa, maiatzaren 15ean Agorrosinen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak