Ezpalak talde zestoarraren 'Kolpatu Topatu' diskoaren aurkezpena, Seminarixoan

Jone Olabarria 2021ko mai. 9a, 10:22

Kolpatu topatu diskoa aurkeztu zuen atzo talde zestoarrak Seminarixoan. Herritarren erantzunarekin "pozik", erritmo "rockzale eta dantzagarriagoak" taularatu zituen atzokoan talde zestoarrak.

Ezpalak taldeko Eñaut Gaztañagak azaldu du Seminarixoan "oso gustura" egon zirela, "harrera polita" izan zuela talde zestoarrak: "Disko aurkezpeneko bigarren kontzertua izan zen atzoko, eta emanaldi bakoitzeko geroz eta indartsuago sentitzen gara, dena emateko gogoz. Oso gustura egon ginen Bergaran, harrera oso ona izan zen eta jendearen erantzunarekin oso pozik gaude. Giro polita egon zen, igartzen da jendea kontzertuak zutik ikusteko gogoz dagoela ere".

"Erritmo dantzagarriagoak"

Disko berrian erritmo "rockzale eta dantzagarriagoak" entzuteko aukera dagoela azaldu dute, "laurogeita hamarreko hamarkadako eragin nabariarekin". Zortzi kantaz osatutako bigarren diskoan elkar hobeto ezagutzen duten isla dela azaldu dute: "Lehen diskoan ez genuen elkar hainbeste ezagutzen, baina kontzertu asko eta batera ordu asko igaro ostean askoz hobeto ezagutzen dugu elkar, eta nabaritzen da. Nahi geunena lortu dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak