Jangela ere berreskuratu gura dute. "Duela lauzpabost urtera arte, bazegoen jangela, baina ume bakarra geratu zen eta Bergarara joan behar izan zen. Beraz, zerbitzua berreskuratu gura dugu eta badirudi datorren ikasturtera begira, lortuko dugula", azaldu dute elkarteko kideek.
2019ko azaroan egin zuten beste azoka bat, Osintxun bertan, eta urte bereko abenduan, Bergaran ere egin zuten. Beraz, antolatzen duten hirugarrena izan da gaurkoa.