"Asko izan dira gainditu beharreko zailtasunak, baina azkenean, urte eta erdi geroago, San Martin plazan emanaldi hunkigarri eta polita egitea lortu zuten gure dantzariek", azaldu dute eskolatik.
Gaur egun, Bergarako Musika Eskolan 90 dantza ikasle dituzte eta atzo, 6-12 urte bitarteko 50 neska-mutikok hartu zuten parte emanaldian, Eneko Galdos irakaslearen gidaritzapean.