2019an sortu zen Ezpalak talde zestoarra, beste hainbat talde-tako kidek osatutako proiektu musikalari hasiera emanda. Rock alternatiboa egiten dute Juanjo Berasainek (ahotsa), Eñaut Gaztañagak (gitarra), Unai Eizagirre k(baxua) eta Janardana Iglesiasek (bateria).2020 urte gorabeheratsua gaindituta, Ezpalak taldea bueltan da berriro, udaberri honetan argitaratu duen estudioko biga-rren albumarekin, Kolpatu to-patu diskoarekin. Ayuken Management & Productions eta Oso Polita etxeek bat egin dute elkarlanean jarduteko lanean.
Disko berri horretan erritmo "rockzale eta dantzagarriagoak" entzuteko aukera izango dela azaldu dute, "laurogeita hama-rreko hamarkadako eragin na-bariarekin": "Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana eta The Smashing Pumpkins taldeak gogora ekarri ditugu". Azaldu dutenez, garage eta grunge estiloen arteko soinuak "askoz nabariagoak eta garbiagoak" ziren taldearen estudioko lehen lanean, Ezpalak (2019): "Orain, aldiz, soinu horiek nortasun propioa duten eta gaur egungoagoak diren taldeen beste erreferentzia batzuetan barreiatzen dira; besteak beste, Ty Segall, Shame, Idles eta Fontaines DC".
Bigarren lana, elkar ezagututa
Zortzi kantaz osatutako bigarren diskoan elkar hobeto ezagutzen duten isla dela azaldu dute: "Lehen diskoan ez genuen elkar hainbeste ezagutzen, baina kon-tzertu asko eta batera ordu asko igaro ostean askoz hobeto ezagutzen dugu elkar, eta nabaritzen da. Nahi geunena lortu dugu".
Izena, aurreko proiektuetatik
Taldearen izena Seiurte taldea-ren disko batetik datorrela azaldu dute. Duela urte batzuk Seiurte taldearen disko bat produzitu, grabatu eta nahasteko "plazera" izan zuela azaldu du Ezpalak taldeko gitarrista, Grises taldeko kidea eta Zestoako Gaztain estudioaren jabe Eñaut Gaztañagak: "Seiurteko abeslariari galdetu nionean diskoaren izenburua zein izango zen, Ezpalak izango zela erantzun zidan, eta beretzat zer esan nahi zuen adierazi zidan. Asko gustatu zitzaidan, eta beti izan dut gogoan etorkizuneko balizko proiektu baterako. Taldean proposatu nuen, eta ongi iruditu zitzaien".
Bihar arratsaldean egongo da talde zestoarra entzuteko aukera, eta sarrerak eskuragarri daude www.seminarixoa.eus webgunean, zortzi eurotan.