Bi autok talka egin dute Bergaran eta zauritu bat eraman dute ospitalera

Mirari Altube Arrese 2021eko maiatzaren 6a

Istripua izan den lekua. Irudia: SOS Deiak

Bi autoren arteko istripua izan da 17:55 inguruan, GI-627 errepidean, Bergaran; auto batek bestea atzetik jo du. Ondorioz lagun bat zauritu da eta Debagoieneko ospitalera eroan dute. Errepidea garbitu bitartean ilarak sortu dira baina dagoeneko bukatu dituzte lan horiek eta zirkulazioa hasi da bizkortzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak