Ludopatiaz sentsibilizatzeko bi hitzaldi Bergaran

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 5a, 12:47

Bergarako Irizar Jauregia.

Menpekotasunen inguruko informazio eguneratua eta sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin antolatu dituzte bi hitzaldi Bergarako zein Arrasateko udaleko Gizarte Zerbitzuek.

Ludopatiaren gaineko informazio gaurkotua izatea behar beharrezkoa dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta bi hitzaldi hauek horretan lagunduko dutela adierazi dute.

Bergaran bi hitzaldiak Irizar Jauregiko Euskaldun berria aretoan egingo dira. Lehena, maiatzaren 12an, 18:30ean izango da. Ludopatiak bizitza hankaz gora jartzen dizunean izenburupean bere testigantza kontatuko du Josu Vianak, euskaraz.

Bigarren hitzaldia gaztelaniaz izango da: Ludopatia: cuando ya no es un juego, maiatzaren 19an emango du Karmele Gurrutxagak, Jokalari Anonimoak elkarteko psikologoak, hau ere 18:30ean.

Hitzaldiak entzuteko aurrez eman behar da izena, aloidi@bergara.eus helbidera idatziz edota 943 779 126 telefonora deituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak