Udaltzaingorako lan-poltsa osatuko du Bergarako Udalak

Mireia Bikuña 2021eko maiatzaren 3a

Aldi baterako premiei erantzungo dieten agenteen lan-poltsa izango da. Oposizio-lehiaketa bidez osatuko da zerrenda, eta eskaerak egiteko epea hilaren 12an bukatzen da.

Lan-poltsara aurkezteko bete beharreko baldintzak dira:

  • Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulua izatea.
  • Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoenaren ziurtagiria.
  • Euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna
  • Indarrean dagoen B motako gida-baimena

Bergarako Udalak osatzen duen lan-poltsa hori, egun, udalean dagoenaren osagarri izango da. Hori horrela, aurretik egindako lan-poltsak lehentasuna izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak