30 lagunek baino gehiagok agertu dute Bergarako ortu komunitarioekiko interesa

Maialen Santos 2021ko mai. 3a, 19:22

Eguaztenean egin zuten ortu komunitarioen proiektuaren inguruko lehen bilera irekia, interesa adierazi duten herritar eta eragileekin. 50 lagunetik gora elkartu ziren; 30 pertsona inguruk azaldu zuten lur sail bat lantzeko gogoa, eta horiez gain, bestelako proiektuak gauzatu nahiko lituzketenak ere izan ziren. 

50 lagun baino gehiago izan ziren bileran, eta ortu komunitarioen inguruan dituzten premiak, gogoak, helburuak... azaldu zituzten. Horri esker gaiaren inguruan dagoen eskaera "errealagoaren" argazkia izatea lortu zutela uste dute Bergarako Udaletik.

Zehazki, 30 pertsona inguruk azaldu zuten lur sail bat lantzeko gogoa eta horiek ildo hori landu zuten bileran. Bigarren talde batean bildu ziren bestelako proiektuak gauzatu nahiko lituzketen pertsonak. "Ikastetxeetatik, adibidez, baratze proiektua bertan gauzatu ahal izateko aukera ere komentatu zen", azaldu dute. "Proiektua integrala izatea nahi dugu, horregatik, norbanakoen ortu soilez haragoko ekimen berri, berritzaileak gauzatu nahi dituztenek ere euren lekua topatuko dute ekimenean", diote.  

Herritar eta eragileekin elkarlanean

Prozesu osoa herritarrekin eta eragileekin "batera" egin nahi du Bergarako Udal Gobernuak. Helburuak, kokapena, arautegia eta funtzionamendua, besteak beste, partaidetza prozesu baten bidez zehaztuko dituzte.

Gainera, argitu dute parte-hartzean oinarritutako prozesua denez, unean joango direla epeak eta beste zehazten: "Ezartzen diren helburuek baldintzatuko dute proiektuaren diseinua eta ondorioz, epeak". Hala ere, "orientagarria" den kronograma bat badute dagoeneko: 2021eko abenduan exekutatuko lirateke ortuak, 2022ko urtarril eta otsailean osatuko litzateke lurra landuko luketenen zerrenda eta 2022ko martxoan adostuko litzateke arautegia erabiltzaileekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak