Manifestazio jendetsuak eta zaratatsuak Bergaran, Maiatzaren Lehenean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mai. 2a, 11:00

Atzo, Maiatzaren Lehena, bi manifestazio egin zituzten Bergaran. Lehena, 18:30ean hasi zena, Gazte Kontseilu Sozialista Deba Bailara kolektiboak Klase gorrotoa antolatu lelopean deitu zuen. Bigarrena, 20:00etan hasi zena, Bergarako Greba Asanbladak, Lan, pentsio, bizitza duina lelopean deitu zuen.

Gazte Kontseilu Sozialista Deba Bailarak deitutako manifestazioa apirilaren 4ko Aberri Egunetik atzora arteko egitarauaren barruan kokatzen da, kolektiboko kide Eneko Kortabarriaren arabera. Klase gorrotoa antolatu aukeratu zuten lelo moduan atzoko protestarako: "Langile klasearen baitan badago inpotentzia bat edo zapalkuntza orori aurre egiteko ezintasun bat, gorrotora barreiatzen dena. Zapalkuntza horiek guztiak gainditu ahal izateko antolatzea da tresna egokiena".

Gazte Kontseilu Sozialista Deba Bailarak antolatutako manifestazioaren ostean etorri zen Bergarako Greba Asanbladak deitutakoa. "Greba batzordea hainbat eragilek osatzen dugu eta eragile bakoitzak izan du presentzia agerraldian. Bakoitzak bere arlotik, baina erabat bateragarriak direnak; horregatik egin dugu deialdi bateratua", adierazi du Greba Asanbladako kide Ana Sebalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak