Izan ere, bandako zuzendari Enrike Txurrukak adierazi duenez egoerak uzten duen neurrian elkarlan horrekin jarraitu nahi izan dute. Musika eskolako haurren abesbatza aritu da oraingoan eurekin eskolako ereserki-martxa abestuz; Alfredo Gonzalez Chirlaqueren musikaz eta Manu Diazen hitzez egindako abestia, hain zuzen.