Udako futbol campusean izena eman daiteke maiatzaren 7a arte

Hasier Larrea 2021ko mai. 1a, 13:38

2019ko campusa (Argazkia: BKE).

Bergara Kirol Elkarteak ekainaren 21 eta 25 artean antolatuko du hainbat ekintzaz jositako eskaintza. 100 eta 120 futbolzale ingururentzat egongo da tokia.

Futbolarekin lotutako entrenamenduz, jolasez, txangoz eta jokalari profesionalen bisitaz gozatu nahi duten 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilek aukera polita izango dute ikasturtea bukatzearekin bat, BKEko futbol sailak III. Udako Futbol Campusa antolatu baitu aurten. Horretarako, kanpusbke@gmail.com helbidean eman beharko dute izena. Inskripzio epea joan den astelehenean zabaldu zen, eta datorren ostirala izango da apuntatzeko azken eguna. Partaide bakoitzak 90 euro ordaindu beharko ditu, eta 08:00etatik 09:00ak arteko zaintza zerbitzua aprobetxatu nahi duenak, 10 euro gehiago. Prezioan campuseko kamiseta ofiziala ere sartzen da. Ordainketa egiteko informazio gehiago BKEren Twitter kontuan kontsulta daiteke.

Campusa 09:00etatik 13:00etara garatuko da. Plaza mugatuak egongo direla-eta Josu Elorza presidenteak aurreratu du "100 eta 120 futbolzale ingururentzat" egongo dela tokia, baita "futbol eskolako protokolo berbera" erabiliko dutela ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak