Ikastolako Kanpo Espazio Hezitzaileen proiektuan sakondu nahian antolatu dituzte bi hitzaldiak, Mariaren Lagundiakoek. Horien helburua ere bada aurtengo ikasturtean abiatu duten baso-eskola proiektua ezagutaraztea.
Lehenengo hitzaldia, maiatzaren 4an izango da, 18:00etan. Jolas librea naturan izenburua izango du eta HUHEZIko irakasle eta ikerlari Iñaki Larreak eskainiko du saioa.
Bigarrena, maiatzaren 11n izango da, ordu berean, eta Baso eskola proiektua izango dute berbetagai. Horretarako, Kutxa Ekoguneko Baso Eskolako teknikari Maialen Sistiaga etorriko da.
Modu presentzialean eta online
Hitzaldiak zuzenean hizlariaren aurrean jarraitu nahi izanez gero, zuzeneko saiorako kopuru mugatua izango dutenez, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Denda den, etxetik, online ere jarraitu ahal izango dira bi saioak. Parte hartu nahi dutenek idazkaritzara deitu beharko dute 943 76 25 40 telefonora, izena emateko.
Hitzaldiak iragartzeko kartela.