Maiatzaren lehenerako ekitaldi eta manifestazioak prest dituzte Bergaran

Jone Olabarria 2021ko api. 28a, 19:09

Bergarako sindikatu eta eragileek deituriko manifestaziorako deialdia, herriko irteera batean.

"Lan, bizitza eta pentsio duinak" aldarrikatuz, "Maiatzak 1 bateratua" egiteko deia luzatu dute herriko hainbat talde eta eragilek, 20:00etan plazatik abiatuko den manifestazioarekin. Leku beretik, baina 18:30ean abiatuko da Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak deitutako mobilizazioa, "Klase gorrotoa antolatu" lelopean.

Maiatzaren lehena aldarrikatzeko asmotan, hainbat ekintza daude deituta zapaturako Bergaran. Bi izango dira egun horretan herriko kaleak aldarriz betetzea aurreikusten duten manifestazioak. "Lan, bizitza eta pentsio duinak" aldarrikatuz, "Maiatzak 1 bateratua" egiteko deia luzatu dute herriko hainbat talde eta eragilek.

San Martin plazatik abiatuko da manifestazioa, 20:00etan. Besteak beste, honakoak dira deialdi horrekin bat egin dutenak: LAB, ESK, ELA, Martxanterak, Pensiodunak, Ernai, Ikama, Neska gazteak, Gure Artera , Xaxau konpartsa, tabernari eta ostalariak,...

Era berean, apirilaren 30erako, egubakoitza, hitzaldia deitu dute LABek eta Ernaiek, 18:00etan Kartzela Zaharrean. Tubacex borrokan! izenpean, Aiaraldeko Ernaiko Maddi Isasik eta Ixone Retesek, Tubacexeko LABeko delegatuak eskainiko dute hitzaldian.

"Klase gorrotoa antolatu"

Kontseilu Sozialista Deba Bailaratik ere, maiatzaren lehenerako manifestazioa deitu dute, 18:30etan Bergarako San Martin plazatik abiatuta. "Klase gorrotoa antolatu" lelopean egingo dute, eta maiatzaren 1ean mobilizatzeko arrazoiak ugariak direla zehaztu dute: "Egun bizi dugun testuinguruan areagotutako kontrol soziala salatu, langile klasea miseriara kondenatzen duen sistema kapitalista gaindituko duen antolakuntza aldarrikatu, edota maiatzaren lehena borroka eguna dela aldarrikatzea".

Manifestazioan parte hartu eta deialdiarekin bat egiteko mezua zabaldu nahi izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak