Bergarako EAJ: "Bidekurutzetako pintada berehala ezabatzeko eskatzen diogu EH Bilduren gobernuari"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko api. 29a, 07:32

EAJren ustez "iraingarria" den pintada, Bidekurutzeta kalean; kentzeko eskatu diote Udal Gobernuari.

Maiatzaren Lehenaren bueltan M1 klase gorrotoa antolatu dioen Bidekurutzetako pintadaren aurrean "erabateko gaitzespena" erakutsi du, ohar bidez, Bergarako EAJk: "Demokrazian, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzeko helburuarekin, ez dira onargarriak mezu iraingarriak. Pintada iraingarria da, eta Udal gobernuari eskatzen diogu berehala ezaba dezala gorrotoa helarazten duen mezu hau". 

Honako hau ere gaineratu du Bergarako EAJk: "Mota honetako jokabideek ez dute lekurik gaur egungo gizartean, euskal gizartean, ezta Bergaran ere. Bergarar batzuk bizikidetzaren alde egiten ari garen lana oztopatu baino besterik ez dute egiten. Bergara guztiona da eta horregatik, espazio publikoak zein pribatuak zaintzea eta errespetatzea eskatzen dugu. Eta gigoratu nahi diogu EH Bilduren Udal Gobernuari indarrean dagoen ordenantzaren arabera pintadak berehala ezabatuak izan behar direla". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak