Atzo Seminarixoan egindako aurkezpenean Amets Arzallusek liburuaren gainean egindako solasaldiaz gain, DBHko 4. mailako ikasleak ere izan ziren protagonista.
Zortzi ikasle saritu dituzte gogoeta lan edo ilustrazioetan erakutsitako "kalitate altuagatik". Honako ikasle hauek izan dira sarituak:
- Idoia Martinez (Migrazioari buruzko hausnarketa eta ilustrazioa) Ipintza Institutua.
- Nagore Galeano (Migrazioa) Ipintza Institutua.
- Aya akkouh El Khayati (Nire lagun kanpotarrarentzat gutuna) Ipintza Institutua.
- Naia Aranguren Castañares (Gure bizitzak arriskatuta) Ipintza Institutua.
- Enara Mugika Carrillo (Itsasoan galdutako eskutitza) Ipintza Institutua.
- Enara Alberdi: (Afrikarik Europara) Mariaren Lagundia.
- Eider Elorza (Migrazioa idazlana) Aranzadi Ikastola.
- Itsaso Villar (Bizirautea bizitzea al da?) Aranzadi Ikastola.